Letra de
Su Eman

Atzera aurrera ta gora begiratuz
Iñor ezdago lehengo toki berean,
Posizioak hartuz goaz denok,
Kamuflajearen garaietara
Egokitutako haragi jale hutsak gara,
Moralista desnaturalizatuak
Baina pozik hartzen ditut egun berriaren lehen eguzki printzak,
Azken finean bizi naizenaren seinale dira,
Negarraren antagonismoa naiz, konpleju denen arerio ta
Etorkizuneko giza-seme perfektua
Ta orain gauero ibiltzen naiz
Bide ilun eta desolatuetan,
Iñongo bildur izpirik gabe,
Lanarekiko atxikimendu falta
Ikaragarri handitzen ari zait baina,
Batere ez nau arduratzen horrek
Zeren pozik hartzen ditut egun berriaren lehen eguzki printzak,
Azken finean bizi naizenaren seinale dira,
Negarraren antagonismoa naiz, konpleju denen arerio ta
Etorkizuneko giza-seme perfektua
Ta denek galdetzen didate,
Zer egin ote dezaketen
Su eman eta behetik hasi
Geruza zahar denak txikitu
Ta denboraren aizkora
Aura gorantz mantendu
(Solo):D-Bm-A (x2)
Su eman eta behetik hasi
Geruza zahar denak txikitu
Ta denboraren aizkora
Aura gorantz mantendu
Su eman eta behetik hasi
Geruza zahar denak txikitu
Ta denboraren aizkora
Aura gorantz mantendu