Letra de
Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz.
Ba da garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas.
Ba da garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskaraz hitz egiterik ez ba da
bota dezagun demokrazia txerri askara.
Geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara?
Geure arima hiltzen usteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik behar duguna.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena?
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?