Suziri bi baño ez gara gu
bata bestien aurrien.
Melodi bat entzuten da urrunien
gaba deike dekogu
ta bere sekretuek
geu bixontzat dire ie, ie, ie, ie gabien.
Uo, uo, uo (gabien)
Suaren inguruen
gorputz bi bat eginda
bata bestearena
ze polittek garen
dantzan biluzik
ta izerrak.
Burue bero
begixek gorri
zu eta ni
gau txori bi
uo-ho ez dago katerik.
Nahi dogunien
nahi dogulako
aske maitte
aske bizi
bizitza zoro hau.
A ze gozoa zaren
izerditan
ur gazi zaporie.
Eta ze ondo nagoen
izerran ganien
zugaz kantetan dodanien, gabien.
Uo, uo, uo (gabien)
Suaren inguruen
ixil-ixilik gaba,
itzal bi ikusten dire
Venuserako txartela
elkarregaz hartunde.
Burue bero
begixek gorri
zu eta ni
gau txori bi
uo-ho ez dago katerik.
Nahi dogunien
nahi dogulako
aske maitte
aske bizi
uo-ho bizitza zoro hau.
Zu eta ni
gau txori bi
ez dago katerik.
aske maitte
aske bizi
aske bizi
aske bizi.