Letra de
Olatuz Olatu

Urriko arrats hartan
ez nizun agur esan
hitzez hitz akordatzen naiz.
Izan ginen haur haien
ikara gabeko
irriak non dauden
ez zara oroitzen.
Hondarrezko dorretan
defendatzen ginen
marea igotzean.
Era berean
imajinatzen zaitut
olatuz olatu
borrokatuz
Eta zu?
non zaude zu?
Eta zu?
non zaude zu?
Eta zenbat alditan
irudikatu dudan egunaz
akordatzean
Beldurrik gabeko
irrifare hura
azaleratzen zait
sinetsiz noizbaiten
dena aldatuko dela
burnizko dorrea
eroriko dela.
Oroitzen zara
umetan itsasoak
arezkoak hautsi
zituen bezala
jausiko dira
olatuz olatu
lortuko dugu
ziur pausorik pausu
garen guztia
berriz proban jarrita
Eta zu?
Eta zu?
Eta zu?
Eta zu?
Nitaz askotan
oroitzen al zara ?