Herri ikustezin hontan
itzalekin jolasten
neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen
Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut
zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztiak
ohe hutseri
amaren malkoei
lapurtzen diguten
denbora iheskorrari
burdin hotzei
aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi
Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut
zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztiak
lagun minei
bakardadeari
bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur garenoi
izango direnei
esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin
egongo zarela
eta ondorengoei
ez dutela sekula
kantu hau kantatuko
malkorik botako
esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna
( E )
Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun
lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei
askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei
zuei
zuei