Une hau ta gero dator gauetan urdinena
eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena
bolbora usainak metaforarik banatzean
gure errealitatea biluztean.
Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin
da berriz
ta sekula itxiko ez diren leihoetatik
ihes egin.
Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisa
ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan
beranduegi da egi guztiak aitortzeko
baina aukera bat dugu barre egiteko.
Gelditu denbora eta eramango zaitut
kate guztien gainetik
inoiz amestu bako lurretara
zergaitiek garrantzirik ez dutenetara
izen bako izarretara
argitu nahi ez duten gauetara.
Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin
da berriz
ta sekula itxiko ez diren leihoetatik
ihes egin.
Areak ta denborak bidea estali arren
ziur aurkituko dugu geroa batera bagaude
gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela
berriz biluztu gaitezen, maitatu gaitezen
Gelditu denbora eta eramango zaitut
kate guztien gainetik
inoiz amestu bako lurretara
zergaitiek garrantzirik ez dutenetara
izen bako izarretara
argitu nahi ez duten gauetara.
gau urdinetara
gau urdinetara