Lyrics of
Aitormena

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan ginana,
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezan.
Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrik esan eta
zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,
aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,
baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan.