Hodeien azpian lurtar
kimuen barnetik azala iraultzen
gorputza ze txikia den
nire beldurrek josten dutenetan irauten, irauten
Txiki neguak jan zaitu
ahotsa lurpean duzu ta urik ez
udaberria hastear
baina hotz sumatzen duzu zainetan.
Lasai, iritsiko da udaberria
ureztatuz zure sustraiak
ta orduan izpien argiez
beldurrak lurpean, loratuko zara, loratuko zara?
Ta zer naiz, nire igoera, jeitsierekin
zer naiz, arnasten eta arnasestuka
lurtar, lurtar, lurtar
Ta zer naiz, bizitzen ere ongi aski dakit
baina sarritan indar faltan bizi naiz
lurtar, lurtar, lurtar
Lasai, iritsiko da udaberria
ureztatuz zure sustraiak
ta orduan izpien argiez
beldurrak lurpean, loratuko zara, loratuko zara?
Loratuko zara.